Ohiko dantzaren hitzordu nagusiak, hilabetez hilabete
Euskaldunen dantzarako zaletasunak tokian tokiko festak, ospakizunak eta erritoak dantzaz betetzen ditu gaur egun ere.
Otsaila-Martxoa
- Otsailak 3, San Blas: txulalai Guardian.
- Otsaila, martxoa eta apirileko igandeetan: maskaradak Zuberoan.
- Inaute igandea: Kaskarotak Uztaritzen, Hazparnen eta Ezpeletan. Talai-dantza Amezketan, txantxo-dantza Abaltzisketan, zahagi-dantza Markina-Xemein-en eta sorgin-dantza Antzuolan.
- Inaute asteartea: zortzikoa Lantzen, sagar-dantza Arizkunen, momotxorroak Altsasun.
Apirila
- Pazko igandea: bolantak Luzaiden.
Maiatza
- Maiatzak 3, Santa Kurutz: ezpata-dantza Legazpian.
- Maiatzak 15, San Trokaz: dantzari-dantza eta erregelak Abadiñon.
- Salbatorez: Loinazko San Martinen ezpata-dantza Beasainen.
Ekaina
- Corpus Christi: Korpus dantzak Oñatin, Besta Berri Heletan, Lekorne, Itsasu, Armendaritze, Iholdi.
- Ekainak 23: soka-dantza Donostian, Zarautzen, Irunen; San Juanen kantaita Urdiainen.
- Ekainak 24, San Joan: bordon-dantza Tolosan, dantzak Guardian, mutil-dantzak Arizkunen, axeri-dantza Andoainen.
- Ekainak 29, San Pedro: dantzari-dantza eta erregelak Berrizen, kaxarranka eta Donibaneko aurreskua Lekeition, trapatan Donezteben.
Uztaila
- Kabalkadak Uharte-Garazin, Lasa, Izpura, Arnegin...
- Uztailak 2, Santa Isabel: ezpata-dantza Antion, Zumarragan.
- Uztailak 4: aurreskua Hermua-Larrean.
- Uztailak 7, San Fermin: ezpata-dantza Lesakan.
- Uztailak 16, Karmen: ezpata-dantza, brokel-dantza eta soka-dantza Añorgan.
- Uztaileko hirugarren larunbata: mairuaren alardea eta trokeo-dantzak Antzuolan.
- Uztailak 26, Santa Ana: santaneroen esku-dantza Ordizian.
Uztaila-Abuztua
- Kabalkadak Uharte-Garazin, Lasa, Izpura, Arnegi, Irisarri...
Abuztua
- Abuztuak 3, San Esteban: bordon-dantza eta makil-dantzak Beran.
- Abuztuak 5, Ama Birjina zuria: arku-dantza Lanestosan, zortzikoa Gasteizen.
- Abuztuak 10, San Lorentzo: San Juan iantzak Berastegin, San Lorentzo dantzak Iruñean.
- Abuztuak 11, San Tiburtzio: ezpata-dantza eta ingurutxoa Leitzan.
- Abuztuak 15, Ama Birjina: ezpata-dantza eta aurreskua Begoñan, Bilbon.
- Abuztuak 16, San Roke: San Roke dantza Deban.
- Abuztuak 24, San Bartolome: soka-dantza Elgoibarren.
Iraila
- Irailak 8, Ama Birjina: dantzari-dantza Izurtzan, Muskildako Ama Birjinaren dantzak Otsagabian, Arrateko Amaren dantzak Eibarren.
- Irailak 29, San Migel: dantzari-dantza Iurretan, ezpata-dantza Markina-Xemeinen, paloteadoa Cortesen.
- Iraileko azken asteburua: Aldapako San Ferminen ezpata-dantza Iruñean.
Urria
- Urriko lehen igandea: Errebonbiloen aurreskua Elorrion, ingurutxoa Amezketan, gorulariak Iurretan.