Xabier Amuriza
Gehiago jakin
Xabier Amuriza Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) sortua da 1941n. Idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan ari izan da eta aritzen da. Bideo honetan, Hasier Etxebarriak zuzentzen duen "Sautrela" literatur emanaldian, "Euskara batuaren bigarren jaiotza" hizkuntzari buruzko liburua aurkezten digu.
X. Amuriza apez egin zen 1965ean. Francoren diktadura garaian, 1968tik aurrera, zazpi urtez preso egon zen. Utzi zuen apezgoa 1976an. Politika arloan militante izan da luzaz.
Euskal Herriko bertsolari txapeldun izan da bi aldiz (1980an eta 1982an). Liburu eta disko frango argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzaz. Xabier Amurizaren ekarpena, bertsolaritza mailan, handia da. Euskaltzain urgazlea da.