Dantza Hirian
Gehiago jakin
2006an, Donostiako "I.D. Iniciativas Danza" taldeak eta Hendaiako Tailerrak Dantza Hirian mugaz gaindiko festibala sortu zuten. Haien helburua dantza garaikidea kalera eramatea zen, antzerkiaren alternatiba bat proposatu eta, era berean, arkitekturaren eta dantzaren arteko lotura bat sortzeko gisan. Mugarik gabe bizitzeko asmoak, alde batetik, eta dantza arloko profesionalen eta Akitania-Euskadiko erakunde publiko zein pribatuen arteko lankidetzako zubiak sortzeko nahiak, bestetik, eraman dituzte mugaz gaindiko proiektu hori abian jartzera, dantza garaikideari oldar berri bat emateko Baiona-Donostia Eurohiriaren lurraldean.