Aitzol Euskal Pizkundea

Aitzol Euskal Pizkundea

Gehiago jakin

2011n, 75 urte dira faxistek Jose Ariztimuño Olaso Aitzol idazle, kazetari eta apaiza fusilatu zutela (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936). Bai Tolosan, bai Euskal Herri guzian, 2011 "Euskal Pizkundea"-ren urtea da beraz, eta urtean zehar hainbat gertakari antolatuak dira, bere eta garai hartan euskal kulturaren alde aritu diren guzien omentzeko. Euskal kultur erakundea ere "Aitzol Euskal Pizkundea"-ren partaide bilakatu da eta karia hortara, hainbat ekitaldi antolatuko ditu ipar Euskal Herrian.