Saioak eta txapelketak
Bertsularia publiko aitzinean kantuz ari den bitartean, garrantzi guti eman ohi zaion saio antolakuntzako eragileak aipatuko ditugu, Euskal Herriko lurraldeetako txapelketak zerrendatu ondoan.
Txapelketak
- Iparraldeko Bertsulari Xapelketa Xi-La-Ba (2008tik goiti)
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa (1936tik goiti)
- Gipuzkoako Bertsolari Txapeketa (1959tik goiti)
- Arabako Bertsolari Txapelketa
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Lurralde bakoitzeko ordezkariek lau urtetarik antolatzen den Euskal Herriko txapelketa nagusian parte hartzen dute. Hitzordu nagusia. Txapelketa hau aipatzerakoan, internetzaleari gomendatuko diogu erreferente dagon Bertsozale elkartearen ataria.
Saio antolakuntza
Bertsu-saioa da, bertsularitzaren alderdirik erakargarriena eta ikusgarriena ezin uka, komunikazio ariketa berezi honek gogo bizitasuna, umorea, poesia, bihotz barnatasuna eskaintzen baitu. Baina bertsulariak argitan emaiteak eragile desberdinen lana eragiten du, guti edo aski ezagutzen direnak.
Epailea
Gai-egilea eta gai-emailea
Gai-egileak, izan bertsu-saioetarako, ala afari edo txapelketarako, bertsulariei proposaturiko gaiak asmatzen ditu.
Gai-emailea, bertsu-saioaren aurkezlea da, askotan gai-egile taldean parte hartzen duena. Bertsulariek honen gidaritzapean kantatzen dute.
Joana Itzainak 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusian lehen aldiz gai-egile taldean parte hartu zuen eta Uztaritzeko final-laurdenetan gai-emaile izan zen. Haren lekukotasuna bildu genuen eta azaltzen digu "gai-egile taldean parte-hartzea abentura bat dela".
Bertsozale elkarteak epaileei eta gai-jartzaileei zuzendutako formakuntzak proposatzen ditu, "ofizio" horiek, bertsulariarena bezala, ikasten baitira.