XILABA 2010
2010ean, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren bigarren edizioarentzat, "XXX" lelo berezia hautatua zuen Bertsularien Lagunak elkarteak, bere 30. urtemuga ospatzeko.
Kanporaketak, Muskildin, Aiherran, Saran, finalerdiak Luhuson eta Gabadin, eta finala azaroaren 13an Donibane Lohizunen 2000 bertsuzaleen aitzinean. Azpimarratzekoa da, xiberotar batek, Joanes Etxebarria barkoxtarrak finalerako txartela lortu zuela, Lierni Elortzak halaxe komentatzen diguna: "Baxe Nafarroako ordezkaririk gabeko finalak Xiberotarraren presentziarekin historian marka utziko du. Barkoxeko ostatuetatik Donibaneko Jai Alairano iritsia".
Bertsularitza gizarteratu
Xapelketa une intensiboa da, festa handi bat emozioz betea, bertsularitzaren leihoa dagoena baita atea bertsuzale berri askorentzat, euskal nortasunaren muinetara jotzen gaituena.
Nahiz kontraesan bat badagon bertsularitza eta lehiaren artean, ez baitira bertsulariak bat bestearen kontra ari baizik eta elkarrekin, Xi - La - Ba xapelketaren funtzioa hirukoitza da: belaunaldi gazteak oholtza gainean sustatu, bertsuzaleak erakarri, bertsularitza gizarteratu.
GEHIGARRIA:
- XILABA 2010, argazki-bilduma. Arg. Jakes Larre (EKE).