Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko I. Bertsulari Xapelketa 2008an antolatua izan da. 2019az geroztik, Bertsularien Lagunak elkarteak, banakakoa urte bikoitietan , eta taldekakoa urte bakoitietan antolatzen du.
Xilaba 2021
Xilaba 2021 - Finalaren afitxaBi urtez segidan taldeka lehiatu ondotik, bakarka hasi ziren bertsulariak 2020ko udazkenean. Pandemiaren ondorioz Xilabaren seigarren edizioa bukatu gabe geratu zen hamar saiotik sei egin ondoren.
2021ean zerotik hasita antolatu da banakako txapelketa 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusirako sailkatzearen helburuarekin besteak beste. Irailaren 18an hasita 24 bertsulari 8 saiotan lehiatu dira: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Bittor Thicoipe, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat, Xumai Murua Berra.
Azaroaren 13an Donibane Lohizunen iragan finalean, Amets Arzallusek jantzi du txapela, buruz burukoan Miren Artetxerekin aritu ondoren. Ondotik sailkapenean gelditu dira hurrenez hurren Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena. 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu dira Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia. Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria jadanik sailkatuta zauden.
Bigarren Taldekako XILABA bertsulari txapelketa irailaren 20tik azaroaren 16a arte iragan zen. 9 taldetan banatuak izan ziren 34 bertsularik lehiatu ziren Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hainbat tokitan. Lehiaketa irailaren 20an hasi zen Itsasun, eta aldi guziz, 2 talde lehiatuko ziren. Final erdia arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izan ziren epaile. Hamabi saioren ondotik, finala azaroaren 16an ospatu zen Izturitzen. Maddi Sarasua, Lur Renteria, Elixabet Etxandi, Hodei Renteria eta Leire Laskaraik osatutako "Hasta La 2Toria" taldearekin lehiatu ondoren, Josu Txoperena, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena, eta Gorka Artetxek osatutako "Ez Otoi Pentsa" taldea bilakatu zen bigarren Taldekako XILABA xapelaren jabe.
Taldekako XILABA 2018: formula berriaren lehen edizioa
Xilaba 2018Nahiz 2020an XILABA usaiazko banakako lehia izango den, 2018ko udazkenean taldeka antolatzea asmatu du Bertsularien Lagunak elkarteak parte hartzaile berriak erakartzeko.
Gai emaile eta antolatzaile andana baten laguntzarekin, 44 bertsularik 11 taldetan banaturik 14 saiotan parte hartu dute: kanporaketak urriaren 12an Gameren hasirik finala abenduaren 1an iragan da Baigorrin "Dilindan" eta "Mattin Salto" taldeen artean.
Aheztar bertsulariaren sortzearen mendeurrena kari, Xilabaren V. edizioak lematzat hartu du hunen bertsu famatua: "Xahar batentzat hamabortz gazte/ heldu direla ondotik".
Xilaba 2016 - Afitxa (Adur Larrea)Xapelketa irailaren 24an hasi da Donibane Lohizunen eta ondotik bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu ondoan, Baionan iragan da finala azaroaren 12an. Sustrai Colinak jantzi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako xapela, buruz burukoan Amets Arzallusekin aritu ondoren. Segidan geratu dira sailkapenean Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Xumai Murua.
"Laugarren Xapelketak erakusten du bidean segitzen dugula geroz eta segurrago" zion Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteburuak 2014ko edizioa aurkezterakoan.
Baionako Lauga gelan iragan finalean, Sustrai Colinak Txomin Ezponda eskuetarik jantzi du xapela, buruz burukoa Maddalen Arzallusekin jokatu ondoren. Sailkapenean, hurrenez-hurren, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Ramuntxo Christy geratu dira.
Xapelketaren III. edizioaren funtsezko xedea izan, ez xapeldun bat izendatzea, baizik eta "xapel meta" bat parte hartuko duten 16 bertsulariei, gai egile eta emaileei, epaileei, eta ere hurbilduko diren jendeei banatzea.
Gertakari historikoa 2008ko udazkenean iragan zen hura, lehen aldikoz Iparraldeko bertsulariek beren lurraldeko xapelketa batean kantatzeko parada ukan baitzuten!
Ahaztezina askorentzat, izan antolakuntzan Bertsularien Lagunak elkartearekin parte hartu zuten guztientzat, ala 16 bertsularientzat: Gillen Hiribarren, Kristiñe Txoperena, Xumai Murua, Xan Alkhat, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Mixel Aire "Xalbador II", Odei Barroso, Amets Arzallus, Mizel Mateo, Karlos Aizpurua, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Eneritz Zabaleta eta Egoitz Zelaia.