Maria Solt eta Kastero

Maria Solt eta Kastero
Bi amoros zahar bero
Hirür hogoi hamarna ürthetan hartü die amorio.
Kastero jelostü denian, Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solt dua nigarrez
Izorra dela beldürrez
Barnets-Bordako anderiak kontsolatü dü erranez :
Emazte zaharrik oküpü agitzen eztela arauez.

Maria Soltek arrapostü :
Santa Elisabet badüzü,
Saintü zahar bateganik oküpü agitü duzü,
Kastero ere bada saintü hala nizan beldür nüzü.

Kastero ez tüzü saintü,
Sobera bürhauti düzü,
Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü,
Kastero dena gatik saintü, Maria Solt antzü zira zü.

Piarres TOPET-ETXAHUN