Khilo egilearen kantuak

Amikuzeko Gilen khilo egileak
Etxetik khendu ditu bere langileak :
Sehi maiteak !
Zeren galdu dituen irabazbideak.

Ez dezake nehun sal khilo-ardatza,
Nagusitu baitzaio galtzerdi orratza,
Moko xorrotxa !
Ez da izertu nahi orainko neskatxa.

Elhe biltzen dabila, galtxoina eskuan,
Laneko gogorikan ez baitu buruan,
Alfer moduan !
Oihal guti emaiten kutxaren xokhuan.

Gazte irule guti da Eskual Herrian,
Bat ez dugu ikhusten khiloa gerrian,
Athe hegian ,
Oi, zer prendak horiek saltzeko ferian.
...

Joanes OTXALDE