Euskaraz ikas eta mintza
Trixtatzen hasia da jende euskalduna
mintzaiaren gainerat jaustean ilhuna
ez da atsegin garri gertatzen zaukuna
hirriskuan baitugu gure nortasuna
diruz erosten ahal ez den ontasuna
Egon gabe guziak trixte eta ilhun
izan gaiten langile, nagusi, kargudun,
bagirare segurik zinezko Euskaldun
gure gogo bihotzer galdegin dezagun
jo gaituen malurraz nor garen hobendun
Euskara zu maitatuz baigaituzte hazi
ez zaitugu ez nahi hor hiltzerat utzi
zutaz ukan presenta ezin da ahantzi
haurrer nahi ginduke kompreni arazi
zu itzal eta, urus, ez daikela bizi
Sortzeko ordu hartan nor da Euskaldunik
ama euskaraz mintzo entzun ez duenik
maitasuna hedatuz bihotz barna danik
zonbat da beraz gutan on har dezakenik
berexten ahal dela Euskararen ganik
...