Xumai MURUA

Xumai Murua
Xumai Murua
IZEN-DEITURAK: MURUA BERRA, Xumai
SORTEGUNA: 1985
SORLEKUA: URRUÑA (Lapurdi)

OFIZIOA : Gorputz heziketako irakasle
BIZILEKUA : AZKAINE (Lapurdi)

MOTA : bertsulari, saio antolatzaile, gai-jartzaile

BIOGRAFIA :

Xumai Murua, bere bi anai-arreba Maindi eta Ortzi bezala, bertsu-giroan hazia izan da. Kepa Murua, aita bertsuzalearen eragina duda izpirik gabe. Hendaian, 8-9 urte zituela, San Juan suari kantatu zioten bertso-eskolakoek ikasitako bertsoa, Kexux Arzallus irakasle zutela. 1997an, 12 urtetan, Ipar Euskal Herriko bertsu-eskolen arteko xapelketan parte hartu du Baigorrin. Ondoko urtean xapeldun izendatua da txikien mailan.

Bat-bateko sariketa frangotan parte hartu du, bi aldiz lehen saria irabaziz. XILABA, Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarrreko bertsularien xapelketan parte hartu du ere hastapenetik. Bertsularien Lagunak elkarteko zuzendaritzan da gaur, transmisioaren arduradun. Bertsulari izaiteaz aparte, saio antolatzaile eta gai-jartzaile gisa ezaguna da, batez ere Lapurdi kostaldean.

Bertsu-eskoletako erakasle :

- Azkainen eta Donibane Lohizunen, 2011ko irailetik 2013ko ekaina arte;
- Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, 2013ko irailetik.

BERTSU TXAPELKETAK

  • Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa 1998: txapeldun (txikien maila)
  • Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa 1999: bigarren (txikien maila)
  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 1998: finalista (txikien maila)
  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 1999: finalista (txikien maila)
  • XILABA 2008, 2010, 2012, 2014: finalista

Bat-bateko sariketak:

  • Axari saria 2004: parte-hartzaile
  • Berritxu saria 2003: 1.
  • Mattin saria 2000: parte-hartzaile
  • Oiartzungo txapelketa 2002: finalista
  • Plazatik gaztetxera 2004: parte-hartzaile
  • Xalto saria 1998: parte-hartzaile
  • Xalto saria 2001: 1.
  • Xenpelar saria 2004: 6.