Fernando AIRE - XALBADOR
IZEN-DEITURAK : AIRE ETXART, Fernando
IZENGOITIA : XALBADOR
SORTEGUNA : 1920/VI/19
HERRIA : Urepele (Baxe Nabarre)
HERIOTZEGUNA : 1976/XI/07
HERRIA :Urepele
OFIZIOA : Artzaina, laboraria
BIZILEKUA : UREPELE (Baxe Nabarre)
MOTA : Bat-bateko bertsuak, bertsu jarriak
BIOGRAFIA :
Aita Urepelekoa zuen, ama Los Angeles-en sortua eta amaren ama Aurizberrikoa (Nafarroa) zen. Léonie Etxebarrenekin ezkondu zen 1943an. Lau seme-alaba ukan dituzte. Lehen bertsua 16 urtetan bota zuen, Urepeleko ostatu bateko leiho kanpoaldetik barnera buruz. Teodoro Hernandorena medikua hasi baitzen Iparraldean bertsulari gazteak bultzatu nahiz, Donibane Lohizunen zeingehiagoka bat antolatu zuen, eta horrelaxe Xalbadorrek Mattinen ezagutza egin zuen. Geroztik bikotea euskal besta orotara galdegina zen.
Xalbadorrek Donostiako bertsulari txapelketa nagusietan parte hartu zuen.
Odolaren mintzoa bere liburua agertzeko egunean, Euskal Herri osoak bere sorterrian omentzen zuela, Xalbador supituki hil zen.
BERTSU EZAGUNAK :
Besteak beste :
- Herria eta hizkuntza
- Mendian galdu direneri
- Esperantzarik gabeko amodioa
BERTSULARI TXAPELKETAK :
- Txapelketa Nagusia 1962 : 3. (Donostia)
- Txapelketa Nagusia 1965 : 3. (Donostia)
- Txapelketa Nagusia 1967 : 2. (Donostia)
BERTSUPAPER LEHIAKETAK :
- Xenpelar saria 1972 : 1. Sortetxeari
- Xenpelar saria 1973 : 1. Gure artzain etxolari
- Xenpelar saria 1974 : 1. Mendian galdu direneri
- Xenpelar saria 1975 : 1. Ortzirale saindu bateko gogoetak
- Mendaro Txirristaka saria 1974 : 1. Jainkoa eta ni
- Mendaro Txirristaka saria 1975 : 1. Pilota euskal jokoa
- Mendaro Txirristaka saria 1976 : 1. Ene ama zenari
ARGITARATU LIBURUAK
- Ezin bertzean, 1969
- Odolaren mintzoa, 1976
- Herria gogoan, 1981
SOINU ZATIAK
Xalbadorrek berak kantatzen ditu hemen bere Esperantzarik gabeko amodioa-ren bertsuak (1975 aldean).
(Euskal kultur erakundea)