Piarres TOPET-ETXAHUN
IZEN-DEITURAK : TOPET ETXAHUN, Piarres
IZENGOITIA : ETXAHUN
SORTEGUNA : 1786/VII/20
HERRIA : BARKOXE (Zuberoa)
HERIOTZEGUNA : 1862/I/17
HERRIA : BARKOXE (Zuberoa)
OFIZIOA : laboraria
BIZILEKUA : Etxahunia - BARKOXE (Zuberoa)
MOTA : bat-bateko bertsuak / bertsu jarriak
BIOGRAFIA :
Utzi dizkigun kantuen arabera, bizi malerus bat iragan zuen. Hamazazpi urtetan etxeko sehiaz maitemindu zen eta haur-beharretan ezarri zuen bainan aitamek debekatu zioten harekin ezkontzea, bestela premugoa galduko zuela...
Maite ez zuen neska batekin ezkondu zen beraz eta elgarren artean ez ziren ongi akomeatu. Gainera emazteak maitale bat hartu zuen Etxahunek omen mehatxatu zuena. Horregatik, auzitegian pasa zen eta preso egon. Beila luzeak egin zituen, hala nola Erromara.
Etxahunen bertsuak arras bipilak eta zorrotzak dira, dena trufa eta piko. Jendeak, belaunaldiz belaunaldi ikasi eta kantatu ditu.
Orduko gizon madarikatua, orain bertsularitzan goraipatua.
BERTSU EZAGUNENAK :
- Montevideorat juailiak - 1853 (Urruña)
Jean-Noël Bessonart-ek eta Jean-Pierre Lazkanok emanik
9 bertsuetatik 2 entzungai
(Euskal kultur erakundea)
MP3 formatuan
- Ahargo eta kanpilu,
- Barkoxeko eliza,
- Bi ahizpak,
- Bi ama alaba,
- Elartxu eta Biñau,
- Gaztalondoko neskatilen,
- Hauzen bada laborari,
- Maria Solt eta Kastero,
- Musde Tiraz,
- Ahaide delizius huntan,
- Bi berset dolorusik,
- Mündian malerusik,
- Urtsapal bat,
- Belaude bortietan,
- Ofizialena, etab.