Manuel SEIN
IZEN-DEITURAK : SEIN USANDIZAGA, Manuel
IZENGOITIA : XANPUN
SORTEGUNA : 1928/XII/28
HERRIA : SENPERE (Lapurdi)
HERIOTZEGUNA : 2002/I/14
HERRIA : DONIBANE LOHIZUNE (Lapurdi)
OFIZIOA : arrantzale - hargina - maskulu hazle eta saltzaile (Urruña eta Zokoan)
BIZILEKUA : DONIBANE LOHIZUNE, Lapurdi
MOTA : bat-bateko bertsuak
BIOGRAFIA :
Amatxi eta osaba bat bertsolariak zituen. Anciart bertsulari urruñarraren eraginez plazaratu zen.
Xalbador eta Mattin famatuen eta Ezponda, Mendiboure eta Alkhat gazteen arteko zubia egin zuen. Biziki jendakina zen eta denek maite zuten. Umoretsua, airosa, zirtolari arradoa zen. Hegoaldeko plazetan maiz ibilia.
Anttonie Basurco Mutrikuarra-rekin ezkondu zen 1954an. Lau haur ukan dituzte.
BERTSU EZAGUNENAK :
- Baigorriko gertakariaren ondotik,
- Beloken ginden,
- Bertsularitzaren omenez,
- Eliza eta komentua,
- Gizona ez da ogiz bakarrik bizi,
- Goiz huntako saioa,
- Zer urte pasatu duzu Xanpun,
...