Patxi IRIART
IZEN-DEITURAK : IRIART HIRIBARREN, Patxi
SORTEGUNA : 1988/II/16
SORLEKUA : Hiriburu (Lapurdi)
BIZILEKUA : HIRIBURU (Lapurdi)
MOTA : bat-bateko bertsuak
BIOGRAFIA :
1988an Hiriburun sortua eta bertan bizi izan da beti. 9 urterekin Baionako Oihana ikastolan ideki zen bertsu eskolan sartu zen. Bere lehen plaza, Baionan afari baten ondorenean, bertsu-eskolako lagunekin egindakoa izan da. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan, 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko gazteen xapela irabazi zuen, ondoren urte berean Euskal Herriko eskolarteko txapelketan finalista izan zen. XILABA xapelketan 2008an eta 2010an parte hartu ondoan, 4 urtez lehiaketetarik urrun egon da. 2014an berriz heldu da XILABAra hirugarren aldiz. Bat-bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, eta beste...
Zientzia ekonomikoetan lizientzatua da.
BERTSU TXAPELKETAK
- Xilaba 2010: finalaurrean Gabadin
- Xillaba 2008: finalaurrean Luhuson
- Euskal Herriko eskolarteko txapelketa 2004: finalista
- Iparraldeko bertsulari gazteen XI. xapelgoa (Itsasu, 2004) : txapelduna