Joanes OTXALDE
IZEN-DEITURAK : OTXALDE, Joanes
IZENGOITIA : OTXALDE
SORTURTEA : 1814/IX/28
HERRIA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)
HERIOTZEGUNA : 1897/XII/13
HERRIA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)
OFIZIOA : Mugazaina
BIZILEKUA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)
MOTA : bat-bateko bertsuak / bertsu jarriak
BIOGRAFIA :
Bere bizian Iparraldeko herriak ongi ezagutu zituen mugazaina izanez eta gainera bertsulari gisa anitz kurritu zen. Hamaika haurren aita, zahartzearekin Ameriketara joan zen. Baina emaztea eta haur batzu han utzirik, Otxalde laster Euskal Herrira itzuli zen eta bertsuak idatziz ezarri zituen. Antton Abbadiak abiatzen zuen lehiaketan lehen saria irabazi zuen 1851an Kantu berriak Urruñako pilota partidaren sujeten gainean emanak bertsuarekin. Geroztik ere beste sari batzu ukan zituen, zerrenda honek erakusten digun bezala :
BERTSU EZAGUNENAK :
- Kantu berriak Urruñako pilota partidaren sujeten gainean emanak
1851 (Urruña)
Jean-Noël Bessonart-ek eta Jean-Pierre Lazkanok emanik
14 bertsuetatik 2 entzungai
(Euskal kultur erakundea)
MP3 formatuan (1,2 Mo)
- Biba Luis Napoleon! (1852),
- Italiako gerla berriaren gainean (1859),
- Espaniol baten tratua (1859),
- Enperatrizari (1868) lehen saria,
- Khilo egilearen kantuak (1878) bigarren saria,
- Beranteko urrikiak (1880) bigarren saria,
- Madalen Larralde (1894),
...