Jules MOULIER
IZEN-DEITURAK : MOULIER HIRIBARNE, Jules
IZENGOITIA : OXOBI
SORTEGUNA : 1888-IV-07
HERRIA : BIDARRAI (Baxe Nabarre)
HERIOTZ EGUNA : 1958-II-07
HERRIA : BAIONA (Lapurdi)
OFIZIOA : apeza
BIZILEKUAK :
HIRIBURU (Lapurdi) : 1912-1928 ;
DONOSTIRI (Baxe Nabarre) 1928-1941 ; ARRANGOITZE (Lapurdi) 1941-1955.
MOTA : bertsu jarriak
BIOGRAFIA :
Bidarrain sortua, Larresoroko seminarioan eta ondotik Biarnoko Nay-ko seminario nagusian egin zituen apezgaitegiko azken urteak. Goi mailako ikasketak egin zituen. Herriminak bultzatu omen zuen idaztera eta euskara eta euskal kultura sustatzera. 1912an Hiriburuko bikario izendatua izan zen eta Jean Hiriart-Urruty laguntzen aritu zen Euskalduna aldizkarian idatziz. Beste hainbat apez euskaltzaleekin batera Gure Herria kaseta sortu zuen 1921ean eta lehen urteetan bere gain hartu omen zuen aldizkariko lan-kargurik handiena.
Literaturari doakionez, poesian nabarmendu zen bereziki, 1914an argitaratutako Boz-oihu-deiadar-nigar liburuan erakutsi zuen bere maisutasuna.
Baina bestelako liburuak ere bazituen : Alegiak, bertsotan idatzitako fabulak, 1926an argitara emanak, Heiatik zerura (1935), Haur-elhe haurrentzat (1944), Aintzina (1944), Oxalde (1949).
Euskaltzain oso izendatua izan zen 1952an.
BERTSU EZAGUNENAK :
Orotara 80 bat bertsu sail, kantu eta alegia :
- Ama,
- Xardina saltzailea,
- Oiharzunak mendian zer dion,
- Goñi zalduna (1949an saristatua),
- Heiatik zerura (10 bertsu),
- Otxalderi,
- Axular idazleari
...