Salbat MONHO

IZEN-DEITURAK : MONHO LABORDE, Salbat
SORTEGUNA : 1749/VIII/22
LEKUA : Izturitze (Baxe Nabarre)
HERIOTZE DATA : 1821/VI/04 
LEKUA : Bardoze (Lapurdi)
BIZILEKUA : Azkaine (1774-1803)
OFIZIOA : apeza

MOTA : bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

1774eko irailean apez izendatua izan zen Oloronen. Iraultza Frantsesaren garaiko egoera ez zuen onartu, ezta Konstituzioan konfiantzarik izan ere ; hortaz, atzerriratu egin behar izan zuen 1799an. Iraultzaren ondotik Irisarriko herrian apaiz izendatua izan zen 1806an. 1818an uzten du parropia Bardozera erretiratzeko. Kantika zaharrak bilduman bere hainbat kantu aurkitzen dira : Mundu zoro tromperiaz bethea, Zer dire gure egunak, Zuen heriotzea eta Itzul hadi besteak beste. Lafittek bildu zituen Monhoren poesiak Poèmes basques de Salvat Monho. Présentés, transcrits, traduits et annotés liburuan (Baiona, 1972).

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Bakusek ez du tenplurik,
  • Erromako gortetik,
  • Bardotzen Glub,
  • Distrikerat,
  • Eskandala,
  • Madama Beltzuntzeri,
  • Urruako jaun erretorari,
  • Azkaingo menetei,
  • Garat gaztenaren eta Iturbidentzat,
  • Ihardestea,
  • Orroitzapenak,
  • Poeten errenkurak apolonen kontra,
  • Nafar goxoan,
    ...