Piarres LAFITTE

Aita Lafitte Korrikaren lekukoarekin (1983) - Argazkia: Argia astekaria
Aita Lafitte Korrikaren lekukoarekin (1983) - Argazkia: Argia astekaria
IZEN-DEITURAK :  LAFITTE ITHURRALDE, Piarres
IZENGOITIA : Piarres Ithurralde
SORTURTEA : 1901 
HERRIA : LUHUSO (Lapurdi)
HERIOTZ URTEA : 1985
HERRIA : BAIONA (Lapurdi)
OFIZIOA : apeza - irakaslea
BIZILEKUAK : LUHUSO (Lapurdi) eta UZTARITZE (Lapurdi)

MOTA : epailea eta bertsu jartzailea

BIOGRAFIA :

Zazpi urte zituelarik umezurtz gelditu zen. Beloke eta Baionan egin zituen ikasketak ; 1924an apeztu zen ; Uztaritzeko apezgaitegiko irakasle izendatu zuten 1926an, eta bertan finkatu zen. Filosofia eta Letretan lizentziatua (1928).

1932an ezagutu zuen Aitzol, eta harreman estuak izan zituen ordutik abertzaletasunarekin. Aintzina aldizkaria (1934) eta Herria astekaria (1944) sortu zituen. Bi hauetako zuzendaria izan zen urte ainitzez. Euskaltzain oso izendatu zuten 1952an.

Euskal Herriko Unibertsitateak doktore "honoris causa" izendatu zuen 1982an.
"Grammaire basque" oinarrizko gramatika-liburua zor diogu. Bestalde gramatika eta hiztegintzaz gain, antzerkia, poesia, biografia eta entsegua landu zituen.

Pierre Lafitte jaun kalonjeak alor desberdinetan argitalpen asko egin ditu.

Hemen bakarrik aipatzen dugu Ithurralderen kantuak deitu liburuan plazaratu zituen bertsu zenbait : Nere makila, Nere xorteko laguneri.

Gehiago jakin