Joanes ARROSSAGARAY

Arrossagaray
Arrossagaray
IZEN-DEITURAK : ARROSSAGARAY, Joanes
SORTEGUNA : 1949/V/24
HERRIA : AINTZILE (Baxe Nabarre)
HERIOTZ EGUNA : 1998/VIII/24
OFIZIOA : artzaina -laboraria
BIZILEKUA : AINTZILE, MEAUX, LURDES, BIZANOS, SUITZA, BRETAINIA...

MOTA : bat-bateko bertsuak eta bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Joanes Arrossagaray Aintzile (Baxenabarre) herrian sortu zen, Mentaberria baserrian. Aita, Domingo, bertako semea zen eta ama, Mariana, Jatsuarra. 
Oinarrizko ikasketak eginik, goiz hasi zen lanean. 
1977an esposatu zen, Aldude herriko eta Esnazu-Patxikoineko alaba den Mari Etcheverry-rekin. Lau haur ukan zituzten : Bernadette, Peio, Michel eta Elixabet.
Joanesek, etxean eta herrian ez ezik, atzerrian ere toki anitzetan lan egin zuen, sasoina egitera joana. 

Lehen bertsuak 16 urterekin bota zizkion apezpikuari, baina 18 urte zituela Emile Larre eta Santos Belokik bultzatu zuten bertsotara. Euskal Herritik urrun ibili arren, bertsua beti gogoan harek. 

Txapelketetaz kanpo zenbait biltzar, otordu eta saiotan kantatu baldin badu, gehienik bertsu idatzietan ari izan da aintzildar bertsularia, 2007an argitaratuak izan direnak.

Gazterik hil zen, 1998an, 49 urtetan. 2008ko uztailaren 6an omendua izan da bere sorterrian, oroitarria eraikitzearekin.

2007an, bere bertsuak biltzen dituen Bihotz barneko solasak liburua argitaratu du Auspoa argitaletxeak.