Mixel ITZAINA

Itzaina (arg. Maite Deliart - EKE)
Itzaina (arg. Maite Deliart - EKE)
IZEN-DEITURAK : ITZAINA URRUTIA, Mixel
IZENGOITIA : “Errola” edo “Baxenabartarra”
SORTEGUNA : 1933/11/19
HERRIA : ALDUDE (Baxenabarre)
HERIOTZEGUNA
HERRIA : 
OFIZIOA : Kanboko Herriko etxeko idazkaria
BIZILEKUAK : ITSASU (Lapurdi)

Bertsulari ezaugarriak: Bertsu jartzaile, epaimahaikide, saio antolatzaile

BIOGRAFIA :

Alduden (Nafarroa Beherea) sortua, 1933an. Euskaltzain urgazle izendatua 1967an eta ohorezko euskaltzain 2014an. “Errola” edo “Baxenabartarra” ezizenez ere ezaguna, idazle eta bertsuzalea da. Batxiler eta goi mailako ikasketak egin zituen Uztaritzen eta Baionan. 1956an Baionako seminarioaren saria irabazi zuen “San Frantzes Xabierrekoaren eta Loiolako Inazio” idazlanagatik.

Soldaduska hainbat herrialdetan egin zuen, bulego lanetan batez ere: Frantzia, Alemania eta Aljeria. Aljerian Eskual Herria bihilabetekaria argitaratzeaz arduratu zen, euskal soldaduen berriekin. Ondoren Maulera aldatu zen, irakasle lanetan aritzeko. Laster, ordea, Kanboko Herriko idazkari izendatu zuten eta hogeita hamar urtez aritu zen, erretiroa hartu arte. Mixel Labeguerie Kanboko auzapez zela, elkarrekin lan egin zuten politikaren nahiz kulturaren alorretan.

Hain zuzen, Mixel Labeguerie hil ondoren (1980), Mixel Itzainak ordeztu zuen Eskualzaleen Biltzarreko buruzagitzan. Euskal kulturaz frangotan idatzi du Herria edota Gure Herria aldizkarietan.

Bertso saio eta txapelketan, gai-jartzaile eta epaile lanetan ibili da luzaz. Saio asko antolatu du, aipagarriena Xalbadorri Urepelen egin omenaldia, 1976ko azaroaren 7an, egun hortan hil baitzen Mixelek hain miresten duen bertsulari famatua.

Mixel Itzaina eta Amets Arzallus (XILABA 2010- Arg. Jakes Larre)
Mixel Itzaina eta Amets Arzallus (XILABA 2010- Arg. Jakes Larre)

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaile izan zen hainbat aldiz (1965, 1980, 1982, 1989). Ipar Euskal Herrian bertsuarekiko zaletasuna sustatzeko, Bertsularien Lagunak elkartea sortu zuten Baionan 1980an. Gaur egun, Elkarte honek bertsularitzaren transmisioa eta hedapena zabaltzen segitzen du Ipar Euskal Herrian. 2010ean M. Itzainak ezarri zion txapela Amets Arzallus Ipar Euskal Herriko irabazleari.

Mixel Labéguerieren biografia idatzi du, Bidegileak bilduman (1999). Santa Terexa-ren idatz lan guztiak liburuarentzat euskarara itzultzaile partaide izan da. Louis Dassance (2008) eta Xalbador (2014) liburuak ere argitara eman ditu.

Kattin Malharin-ekin ezkondua, lau haurren aita (Xabier, Jon, Xalbat, Joana). Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteburua izan da.

BERTSU JARRI SAIL EZAGUNENAK :

  • Euskara gal baladi gure herrietan,
  • Algeriara soldado,
  • Aldudeko kermeza,
  • Han ez zirenak,
  • Lafitte jaun kalonjeari,
  • Aitatxi zena gaixoari,
  • Argi urratzean hegoa usoekin, etab.

Gehiago jakin