Pierre IBARRART

Ibarrart
Ibarrart
IZEN-DEITURAK  : IBARRART,  Piarres
IZENGOITIA : BETTIRI
SORTEGUNA : 1838/II/15 
HERRIA : JATSU (Lapurdi)
HERIOTZ EGUNA : 1919/V/05
HERRIA : BAIONA (Lapurdi)
OFIZIOA : Zapataina - Xantre Baigorriko elizan (Baxe Nabarre)
BIZILEKUA : Baigorrin pasa zituen urte gehienak.

MOTA : bat-bateko bertsua / bertsu jarria

BIOGRAFIA :

Zapataina zen ofizioz eta Baigorriko elizan xantre gisa kantatu zuen, urte luzeetan, bere botz ederrarekin. Bertsularitzan aritu zen, buruz buru Etxahun eta Otxalderekin besteak beste, haiek baino biziki gazteagoa bazen ere. Bestalde, garai hartan antolatzen hasi ziren Lore Jokoetan maiz parte hartu zuen eta sari anitz irabazi zituen, hala nola bi aldiz lehen saria.

BERTSO EZAGUNENAK :

  • Xinaurria eta xoria, (1880),
  • Ikhazkin mendian (1882), lehen saria,
  • Uso saretan atzemana (1884), lehen saria,
  • Mendigaineko Mariaren konfesioa Baigorriko xantreari (1885),
  • Betiri Itsasukoare balentria (1886),
  • Pilatus kiritarra, (1888),
  • Bildots ait'amez gabetua, (1890),
  • Itsua eta sastrea, (1892)
  • Aitak eman zerautan,
  • Mitxelengo zubian,
  • Madalen Sarako martira (1895),
  • Aitaso baten solasak bere ilobaso xumeari, (1896).

SOINU ZATIAK

Pierre Ibarrart-eren bertsuak.

  • Kantuak larrungo mendiari - 1869 (Sara)
    Jean-Noël Bessonart-ek eta Jean-Pierre Lazkanok emanik
    (Euskal kultur erakundea)
    Real Player
  • Kantari bat - 1875 (Sara)
    Jean-Noël Bessonart-ek eta Jean-Pierre Lazkanok emanik
    (Euskal kultur erakundea)
    Real Player