Eneritz ZABALETA
IZEN-DEITURAK: ZABALETA APAOLAZA, Eneritz
SORTEGUNA: 1984/07/04
SORLEKUA: BAIONA (Lapurdi)
OFIZIOA : ikerlari, zuzenbide irakasle, kazetari
BIZILEKUA : BAIONA (Lapurdi)
MOTA : bertsulari, gai-jartzaile
BIOGRAFIA :
Eneritz Zabaleta Baionan sortu eta Lapurdiko hiriburuan bizi da. 11 urtetan hasi da bertsozaletzen eta geroztik hor dabil bertsoz bertso Xumai Murua duela kantukide ohikoena.
Zuzenbideko masterraren jabe da, eta doktoretza tesi bat prestatzen ari da zuzenbidean, euskararen estatutu juridikoari buruz. Baionako fakultatean zuzenbideko klaseak ematen ditu. Kirol kazetaria da ere bai, eta kolaboratzaile gisara ari da BERRIA egunkarian eta Euskal Irratietan.
XILABA, Iparraldeko bertsularien xapelketaren lehen ediziotik parte hartu du. 2010an, 2012an eta 2014an finalean sailkatua izan da. 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu du.
Bertsularien Lagunak elkarteko zuzendaritzan da, diruzain gisa.
BERTSU TXAPELKETAK
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000: finalista
- Euskal Herriko eskolarteko txapelketa 2001: finalista
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1997: finalista
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1998: finalista
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1999: finalista
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 2000: finalista
- Iparraldeko eskolarteko txapelketa 2001: finalista
- XILABA 2008: finalaurreak
- XILABA 2010, 2012, 2014: finalista
- Txapelketa Nagusia 2013: kanporaketa
Bat-bateko sariketak:
- Berritxu saria 2000: finalista
- Mattin saria 2000: parte-hartzaile
- Xalto saria 2000: parte-hartzaile