Jean-Baptiste ELISSAMBURU

Elissamburu
Elissamburu
IZEN-DEITURAK : ELISSAMBURU, Jean-Baptiste
IZENGOITIAK : Doyharçabal, Piarres Adame
SORTEGUNA : 1828/VIII/14
HERRIA : SARA (Lapurdi)
HERIOTZEGUNA : 1891/XII/31
HERRIA : SARA (Lapurdi)
OFIZIOA : Kapitain frantziako armadan eta bakezko juje Ezpeletan

MOTA : bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Hameka haurrideren artean hamargarrena zen. Larresoroko apeztegian egin zituen ikasketak. Han Gratien Adema ukan zuen eskolako lagun eta betirako adiskide. Bainan 1849 urtean apez ikasketak utzirik frantziako armadan sartu zen, kapitain gradora helduz. Urruñako Françoise Eyheraburu-rekin ezkondu zen 1874an. Seme bakar bat sortu zitzaien, Léon-Joseph, 1877 urtean. Lore Jokoetan ainitzetan saristatua izan zen. 1881an, armada utzirik erretiratu zen bere sorterrira. Ezpeletako kantoieko bakezko juje izan zen 1882tik 63 urtetan hil zen arte, 1891ako urtarrilaren 31an. 20 bat poema idatzi ditu eta eleberri labur bat ere : Piarres Adame, 1888an Pauen argitaratua.

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Gazte hiltzera dohanaren kantua,1860, 1. saria Urruñako lore jokoetan,
  • Laboraria,1862,
  • Apexa eta lorea,1862, 1. saria Urruñako lore jokoetan,
  • Ikhusten duzu goizean,
  • Iragan besta biharamunian,
  • Lehen eta oray,1879,
  • Mila bat zortzi ehun eta...,
  • Xori kaiolatik ihes joan dena,
  • Biba Frantzia !, 1891,
  • Urrundik ikhusten dut,
    ...