Jean ELISSALDE
IZEN-DEITURAK : ELISSALDE SALABERRY, Jean
IZENGOITIA : ZERBITZARI, AZKAINDARRA, BILHARIA
SORTEGUNA : 1883/VIII/29
HERRIA : AZKAINE (Lapurdi)
HERIOTZ EGUNA : 1961/V/05
HERRIA : LEKORNE (Lapurdi)
OFIZIOA : apeza
BIZILEKUAK :
UZTARITZE (Lapurdi) :1909-1926 ;
LEKORNE, Gerezieta auzoa (Lapurdi).
MOTA : bertsu jarriak, epailea, gai jartzailea.
BIOGRAFIA :
Larresoroko seminarioan zelarik hasi zen euskaraz idazten Jean Hiriart-Urruty-ren maisupean. Goi mailako ikasketak egin ditu Baionako seminario handian. Artikulu anitz agertarazi ditu bere bizian zehar Eskualduna eta Eskualdun Ona kasetetan. Eskualtzaleen Biltzarra-ko idazkaria izan zen 1921etik goiti. Hainbat katixima liburu itzuli zituen euskarara. Atsotiz, Zuhur-hitz eta Erran-Zahar bilduma osatu zituen.
Alegiak, ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen ere Gure Herria aldizkarian.
Euskaltzain osoa izendatua izan zen 1930ean.
BERTSU EZAGUNENAK :
- Bizi dadin euskara,
- Euskaldunak euskaldun,
- Itzuli bat munduan nahiz eta egin,
- Kattalin eta Maria,
- Oraiko pertsulariak,
...