Jean DIHARCE - IRATZEDER

Iratzeder
Iratzeder
IZEN-DEITURAK : DIHARCE, Jean
IZENGOITIAIRATZEDER
SORTEGUNA : 1920 
HERRIA : DONIBANE LOHIZUNE (Lapurdi)
HERIOTZE URTEA : 2008
OFIZIOA : fraile
BIZILEKUA : Belokeko monastegian

MOTA : bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Donibane Lohizunen sortua 1920. urtean. Uztaritzeko kolegioan eta Baionako seminario nagusian ikasketak eginik, Ahurti herrian den Belokeko monastegian fraile sartu zen 1941 urtean. 1972an Belokeko seigarren Abade hautatu zuten. 1987an Afrika aldera joatea erabaki zuen.

Afrikan Benin herrialdeko Zagnanado hirian Belokeko monastegiak duen adarrean kokatu zen 18 hilabetez. Euskaltzaindian 1962. urtean izendaturik, etengabe parte hartu du Aintzina eta Gure Herria euskal agerkarietan alde batetik eta Otoizlari aldizkarian bestalde, 1954. urtez geroztik honen arduraduna izanez.

Liturgia arloan lan gaitza egin du Gabriel Lertxundi sortzez  Ziburutarra zen Belokeko fraile musikariaren lankidetzan, Salmoak argitaratuz eta bereziki 1950. urtean Ezkila argitaletxea sortuz.

Antzerkiak ere idatzi ditu eta Biziaren olerkia eta Biziaren gudaldia izenburupean bildu dituen olerkiek haren lanik ezagunena osatzen dute.

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Berritz ere...,
  • Soinu-keta,
  • Itsasoan,
  • Gernika,
  • Arrantzaile anaiak,
  • Gizonak...balaki,
  • Bazabiltza...
    ....