Sustrai COLINA
IZEN-DEITURAK: COLINA ACORDARREMENTERIA, Sustrai
SORTEGUNA: 1982/X/20
SORLEKUA:Urruña (Lapurdi)
OFIZIOA: Zuzenbidean lizentziatua
BIZILEKUA: Iruñea (Nafarroa)
MOTA: bat-bateko bertsuak
BIOGRAFIA
1982ko urriaren 20an sortu da Sustrai Colina. Zuzenbidean lizentziatu zen Baionako Unibertsitatean. Bertsogintzaz gain, gidoilari eta kazetaritza lanak egin ditu batez ere; 2016an Rikardo Arregi Saria eskuratu zuen, Argia aldizkarian egindako elkarrizketengatik. Hendaiako bertso-eskolan eman zituen lehen pausoak, eta geroago irakasle izan zen bertan zein Iruñeko bertso-eskolan. 2001etik finalista izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusietan, eta 2014ko eta 2016ko Xilabako txapelak bereak ditu.
Lehen urratsak Hendaiako bertsu-eskolan egin ditu. Ez daki zerk edo nork bertsuzaletu duen. Dakiena da, Kexux Arzallusekin hasi zela bertsu-eskolan 8-9 urterekin edo. Lehen plaza egin zuen 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan, Donostiako Santo Tomas lizeoan (Amets eta Itsaso Arzallus taldekide zituela).
- Gehiago jakin (BDB bertsolaritzaren datu-basea)
BERTSU TXAPELKETAK :
- Iparraldeko Bertsulari Gazteen Txapelketa 2000: txapeldun
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000: txapeldun
- Nafarroako txapelketa 2000: finalista (laugarren)
- Nafarroako txapelketa 2001: finalista (laugarren)
- Nafarroako txapelketa 2002: txapeldun orde
- Txapelketa nagusia 2001, 2005, 2009, 2013, 2017 : finalista
- Xilaba 2008: txapeldunorde
- Xilaba 2010: finalista
- Xilaba 2012: finalista (hirugarren)
- Xilaba 2014: xapeldun
- Xilaba 2016: xapeldun
BAT-BATEKO SARIKETAK
- Axari saria (Idiazabal) 2001: parte hartzaile
- Berritxu saria 1999: finalista
- Mattin saria (Ahetze) 2000: txapeldunorde
- Oiartzungo txapelketa 2000: parte hartzaile
- Xenpelar saria (Errenteria) 2000: finalista (hirugarren)
BERTSU PAPER LEHIAKETAK
- Kabi Goitia bertso-paper lehiaketa 1999: lehen eta bigarren saria (17 urtetik beherakoen mailan)
- Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999: hirugarren saria (14-18 urte artekoen mailan)
- Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1999: lehen saria (16 urtetik beherakoen mailan)
Beste motako baliabideak:
- Euskal kultur erakundeak 2004ko udazkenean egin elkarrizketaren laburpena (PDF)
- "Bertsolaritza bat-bateko lan bat da, baina atzetik elikatzea eskatzen dizu" - Elkarrizketa (2022)