Jean ETCHAMENDY - BORDDEL

IZEN-DEITURAK : ETCHAMENDY LARRALDE, Jean
IZENGOITIA : BORDDEL
SORTEGUNA  : 1792/I/7
HERRIA : LUZAIDE (Nafarroa)
HERIOTZEGUNA : 1879/V/30 
HERRIA : LUZAIDE (Nafarroa)
OFIZIOA : laboraria

MOTA : bat-bateko bertsuak, bertsu jarriak.

BIOGRAFIA :

Juana Harriet-ekin ezkondua, bi alaba eta bi seme ukan dituzte. Jitez eztia, euskal kantuak eta bertsuak biziki gustatzen zitzaizkion. Kanpoko lanetara zihoalarik, ez zituen inoiz ahazten papera eta luma.

Horrelaxe, batzutan, pentze edo landa baten erdian, gogora jin zitzaiona, berehala idazten ahal zuen. Zorigaitzez haren bertsu gehienak galdu dira baina haren izena beti agertzen baita Etxahun eta Otxalderen ondoan, horrek erran nahi du bertsulari ona zitekeela.

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Mendekoste bestetan,
  • Ene andregaiari,
  • Ene izpirituan bazen zenbait bertsu,
  • Karlisten gerlako kantiak,
  • Donostian soldado,
    ...