Bibliografia

Bertsularitza gaiaren sakontzeko bibliografia bat.

Bertsolaritza / Joxerra Garzia
Liburu horren helburu nagusia bertsolaritza zertan datzan ulertu ahal izateko argibideak eskaintzea da. Etxepare institutuak argitaratua.

Neurtizlari Bertsulari Iparraldez / Beñat Soulé
Bernat D'Etcheparetik (1490-?) hasiz Aitor Sarasua (1967-...) bitartean, Ipar Euskal Herriko 143 bertsulari koblarien ezagutza sakona eskaintzen digu Beñat Soulé-k, bakoitzaren nortasun eta ezaugarri agiria ikertuz. Euskaltzaleen Biltzarra, Erroteta, 2011.

Bat-bateko bertsolaritza / Bertsozale Elkartea
Bertsularitzaren gakoak eta azterbideak. Dibulgazio liburua, Joxerra Garciak idatzirik, Andoni Egaña, Jon Sarasua eta Bertsozale Elkartearekin. Bertsozale Elkartea, 2001.

Bertsolaritza, le bertsularisme, joute verbale improvisée au Pays Basque
Beñat Iturralde Agirre
Inventaire national du patrimoine culturel immatériel - Ministère de la culture (2022)

Bertsularien artea / Bertsularien Lagunak - Euskal kultur erakundea
Bertsularitza zer den jakiteko. Talde lana: Jean-Louis Hariñordoki Laka, Aitor Sarasua, Beñat Soulé, Bertsularien Lagunak. Argitaletxea: Euskal kultur erakundea, 1998.

Ahaztutako emakume bertsolariak
1978an Anaitasuna argitaletxean agertutako bertsoak.

Odolaren mintzoa / Fernando Aire Xalbador
Fernando Aire Xalbador (1920-1976) bertsulari famatuaren erreferentzia liburua PDF formatuan Euskaltzaindiaren gunean.

Ipar Euskadiko bertsulariak / Emile Larre
Artikulua. Jakin Arantzazu 14/15. (1980ko apirila-iraila), p. 30-37.

Gai-jartzailearen eskuliburua / Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Dibulgazio liburua. Egile nagusia: Inazio Usarralde. Laguntzaileak: Xabino San Sabastian, Nikolas Zeberio, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Azken honek argitaratua 2002an.

Bertsolaritza, berdintasunaren bidean | Edurne Begiristain
Emakunde.euskadi.net gunean. 2011ko uda - 81 zk.

Emakumeak bertsolari saila (II) | Itxaro Borda
Zeruko Argia, 1978. www.armiarma.com gunean, bertso eta olerkien hemerotekan.

Emakumeak bertso eta olerkigintzan XIX. mendean / Rosario Artola
Karmel aldizkarian PDF formatuan. 1996.

Bertsolaritza : Tradizio modernoa / Euskal Herriko Unibertsitatea
Xabier Aierdiren eskutik. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen zerbitzua, 2007.

Xalbador pertsularia / Joxe Mari Aranalde
J. M. Aranaldek Xalbador zenaren bertsogintza aztertu du eta honen bizitzaren argibide asko eman. Auspoa saila, Sendoa, 1996.

Bertsularitza : L'improvisation chantée en Pays Basque / Daniel Landart - Dominique Burucoa
Euskaraz idatzitako liburua. Argitaletxea: Centre Culturel du Pays Basque - Euskal Herriko Kultur Etxea. Baiona, 1988.

Emakumea bertsolari bailan | Libe
Zeruko Argia, 1978. www.armiarma.com gunean, bertso eta olerki hemerotekan.

Bertsolaritza, definizio berri baterantz / Jone Miren Hernandez
Jone Miren Hernandez, EHUko Gizarte Antropologia irakaslearen artikulua Emakunde aldizkari digitalean.

Ezin bertzean / Fernando Aire Xalbador
Auspoa, 1969.

Bihotz barneko solasak / Joanes Arrossagaray
Antonio Zavala (S.I.), Mayi Arrossagary eta Gipuzkoako Kultura Zuzendaritza Nagusiaren partaidetzarekin. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia, Auspoa, 2007.

Ene ezkilaren dangak / Ernest Alkhat - Emile Larre
Bertsu-bilduma. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia. Auspoa, 2007.

Ene bertsuen feiria / Jean-Pierre Mendiburu
Bertsu-bilduma. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia. Auspoa, 2007.

Hiztegi errimatua ; Hitzaren kirol nazionala / Xabier Amuriza
Xabier Amurizak 1997an argitaratutako liburua.

Etxahunen Eskuizkribuak - Baionako Euskal museoa
Pierre Topet-Etxahun, "Etxahun-Barkoxe" (1786 -1862) olerkari-bertsulari zuberotarraren eskuizkribu batzu Baionako euskal museoan gordeak dira. Jean Haritschelharrek pertsonaia horri buruz egin duen tesian dokumentu horien hainbat pasarte argitaratu ditu.

Bertsolaritza - Joxerra Gartzia | Etxepare Institutua
Euskarazko bat-bateko bertsogintzaren gaur egungo egoera, tradizioa eta etorkizuna. Etxepare Euskal Institutuak Euskal Kultura liburu sailan argitaratua.

Hazparneko bertsulariak
Hazparneko Historia batzordeko Jean Arotçarenak herritar bertsulariak aurkezten dizkigu eta Hazparnez egindako bertsuak.

"Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak"
Xabier Paya-ren hitzaldi baten bideo-grabaketa (2018-01-11, Baiona)