Panpaletik Amets Arzallusera...
Hazparne, Sara, Senpere eta Urruña, hala nola Kanbo, Ezpeleta eta Luhuso maiz aipatuak dira Lapurdiko bertsularitzaren historian.
Jean-Pierre Larralde Panpale arotza zen Luhuson. Bertsulari akiezin eta emankor horrek desagertzear zegoen ohidura hori berpiztu du.
Martin Larralde Bordaxuri, 1815eko Galerianoaren kantua-ren egilea, Hazpandarra zen. Bere osaba Bernard Larralde (1771-1853) eta honen semea, Jean-Baptiste Larralde medikua (1804-1870) bertsulariak ziren ere.
Hazparne inguruan, XIX. mendean, bertsularitzak garrantzi handia zuen. Bertsuak jende aitzinean ematen ziren eta idazten. Bestalde, Hazparnen gizon eta emazte bertsulari bat baino gehiago baziren.
Iribarnegaray "Xetre"-ren izena denen gogoan gelditua da. Bertsulari arrunt hori agertzen zen maiz bikain ari zen Bidarraiko Otxalderekin. Bestalde, Durruty-Xuberri, Katxo, Joanes Urruna-Daguerre, Gaxte Leon, Amespil-Patrun, Larramendy- Ebasun, Iriart-Iturrilo eta Munonborda hor ziren; mozkorraldi on batzuen ondotik eta publiko bero baten aitzinean, denek bertsuak baino zirtoak ematen zituzten, gizon-emazteen bizi arruntean inspiratuz, biziki gora joan gabe haatik...
Jose Mendiague-k, Hazparnen egon zen aldudarrak, Montevideora joan behar izan zuen biziaren irabazteko. Haren bertsuak ederki idatziak dira, bere kantuetan arrakastatsuena Kantuz sortu naiz delarik. 2012an, Arrokiagan eman pastorala Mendiague eta euskal emigrazioa du aipagai.
Bestzalde, bi emazte anitz aipatu dira: Kanboko Marie Argain eta Hazparneko Ana Etchegaray. Marie Argain-ek ez zekien ez irakurtzen ez idazten. Alta, bertsuak idazten zizkion lagun batekin lehiaketa ezberdinetan parte hartu zuen. Lehen saria irabazi zuen Ezpeletan. Gaia honako hau zen : "senar-emazte eguneroko bizian". Bi emazteak ainitzetan galdetuak ziren ezkontzen, bataioen eta herriko besten alaitzeko.
Urruñan, Jolimon de Haraneder eta Tipy-Elissalde ezagutzen ditugu, azken hau Kriolinak eta Dama gazte xarmant bat-en idazlea.
Saran, aipatzekoak dira sari batzu eraman dituen Vergez eta bereziki Jean-Baptiste Elissanburu Ikusten duzu goizean kantu ospetsuaren egilea. Haatik, Elissanburuk ez du sekulan bertsurik eskaini publiko aitzinean. Baina pertsonalki ezagutu duen Jean Ithurriague-ren arabera Lapurdiko bertsularietan hoberena Matxin Irabola senpertarra zen. Ez zekien ez irakurtzen ez idazten baina olerkari paregabea zen. Matxin biziki bertsulari ospetsua zen, ez bakarrik Ipar Euskal Herrian, baina hegoaldean ere. Handik deitua zen besta garrantzitsu bat egiten zen aldi guziz : hala nola, Panpale Larralderekin lehian ikusi dugu Donostiako txapelketan, 1935ean. (...). Bigarren saria lortu zuen Basarri-ren ondotik.
Beste bertsulari ospetsu bat, 1981ean zendua, Mattin Trecu aheztarra zen. Tipia, aurpegi alaia, jostakina, bere so zorrotzak ñirñir egiten zuen "arerioak" nagusitu nahi zituelarik. Hitz-jario agortezina zuen eta Xalbador handiarekin bikote perfektua osatzen zuten.
Luzaz, Xanpun (Manuel Sein) sortzez senpertarra, Dominique Ezponda (Ahetzen bizi den baxenabartarra), eta Fermin Mihura azkaindarra Lapurdiko ordezkari bakarrak izan dira 1980-1990 urteetan.
Ikastetxe ezberdinetan eta bereziki ikastoletan bertsularitza erakusten delako, bertsulari belaunaldi berri bat agertu da, jadanik ordezkari ospetsuak dituena, hala nola Amets Arzallus, 2013ko Euskal Herriko Txapelketa nagusiko irabazlea, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai eta Maindi Murua, Eneritz Zabaleta, Miren Artetxe, Patxi Iriart, Gilen Hiribarren, Ekhi Erremundegi, Txomin Elosegi, Txoperena ahizpak, Ximun Casaubon...