Manuel OLAIZOLA (1909-1983)
Gipuzkoako Zestoa herrian sortua. Haur-haurretik bertsuzalea.
Lehenik Zepairekin, gero Basarrirekin, Euskal Herri osoa kurritu du, bertsularitzari indar berri bat emanez.
Hiru aldiz txapeldun izendatua : 1962, 1965 eta 1967.an.
Ezkontzearekin Oiarzunera etorri zen bizitzera. Seme bat ba zuen.
"Lengo egunak gogoan" eta "Noizbait" dira hark idatzitako liburuak.
"0 Zaldibiko txoko polita, maitatzen zaitut benetan,
Zuk dadukazun edertasuna ez baita toki danetan...
Alde batean artoa loran, bestean garia metan,
Hilabete bat pozik pasako nuke alderdi honetan !"