Jose-Manuel LUJAMBIO (1860-1936)

Hernanin sortua izanagatik, José-Manuel Lujambio-Reteguik Errenteriako "Txirrita" baserriaren izena hartu zuen bere izenordetzat.

Txirrita
Txirrita
Hamalau urtetan hasi zen plazetan bertsu kantatzen.

Anitz ofizio egin zuen baina bere egiazko ofizioa bertsugintza zen !

Euskal Herri osoan ezagutua eta maitatua, 1936an, lehen Bertsularien Txapeldun izendatua izan zen.

"Gazte gazterik hasi nintzan da oraindino bitartian,
Zenbait omore eder jarri det Kantabriako partian ;
Pixka batian ez naiz aztuko sartuagatik lurpian,
Nere aipamenak izango dira beste larogei urtian !"