Pedro-Jose ELIZEGI (1840-1919)

Bere egiazko izena Pedro-Jose Elizegi zuen eta Gipuzkoako Asteasun sortua zen.

Pello Errota
Pello Errota
"Pello Errota" Ofizioz errotaria edo eiherazaina. Zortzi haurren aita. Gorputzez ttipia baina izpirituz argia ! Familia berean, beste bertsulariak ere bazeuden. 1895.ean, Ameriketako euskaldun talde batek gomitaturik Argentinan izan zen eta arrakasta gaitza bildu zuen.

"Hau esango dizuet azken azkenian,
Zer egin behar dezuen hiltzen naizenian :
Errosario bat esan nere izenian,
Zerura joan dadin Pello zuzenian !"