Pedro-Mari OTAÑO (1857-1910)
Zizurkilgo "Errekalde" baserrian sortu zen, jadanik bertsulariak zeuden familia batetan.
Gazte denboran, Donostiko "Amara" auzora joan zen bizitzera.
Hiru aldiz egin zuen Ameriketako itzulia eta Euskal Herrian ehortzia izan nahiko zukeelarik, Argentinan hil zen, Santa Fe probintziako Rosario hirian, 53 urtetan.
"Katarro" deitzen zioten, beti erlastua zelakotz.
Nahiago zituen bere bertsuak paperean idatzi ezinetz eta kantatu...
"Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan baserrian ;
Itzal haundiko intxaur arbol bat dago gure atarian ;
Haren ondotik irtenda noiz nai maldako gaztainadian,
Edo sagarrik onenak jaten luberriko sagastian,
Arbol tartian bizitu nintzan gazte denbora guztian".