Jose-Mari IPARRAGUIRRE (1820-1881)

Gipuzkoako Urretxun sortua, geroxago, bere familiarekin Madrilera joan zen bizitzera.

Iparragirre
Iparragirre
Lehen gerla karlista hasi zelarik 14 urte zituen baina nahitara borrokan parte hartu zuen eta hiru aldiz kolpatua izan zen. 1839.an, Frantziara ihes egin zuen.

Ez luzarako. Beste erresuma batzutarik ere pasa zen.

Gero, Hego Ameriketan hogeita hiru urtez egon zen, artzain. Kantu ederrak eskaini dizkigu, hala nola "Gernikako Arbola".

Gernikako arbola da bedeinkatua,
Euskaldunen artean guztiz maitatua ;
Eman fa zabal zazu, munduan frutua,
Adoratzen zaitugu, arbola santua !