Indalado BIZKARRONDO-URENA (1831-1876)
"Bilintx" (Indalado BIZKARRONDO-URENA) Donostiako alderdi zaharrean sortua zen.
Haurzaroan, istripu latzak ukan zituen. Ofizioz zurgina. Berandu ezkondua.
Bigarren gerla karlista garaian, 1876.eko urtarrilaren 20.an, bonba batek bi zangoak moztu zizkion.
Zernahi sufriturik, urte bereko uztailean hil zen.
Bapateko bertsugintzan baino gehiago ezagutua zen idatzi dituen bertsu ederrak direla medio.
Triste bizi naiz eta hilko banitz hobe,
Ba dauzkat bihotzean zenbat atsekabe :
Dama bat maitatzen det baina haren jabe
Sekula izateko esperantza gabe !