Iñaki EIZMENDI (1913-1999)
Gipuzkoako Errezil herrian sortua.
Ezkondua. Lau haurren aita. 1935.ean antolatu lehen Bertsulari Txapelketa Nagusian txapeldun atera zen.
Berak zioenez, hogoi bat bertsu txapelketa edo sariketetan parte hartu zuen eta denak irabazi, bat ez beste.
Basarri, hogoita-hamar urtez, bertsularitzaren maila goratzen ari izan da, Uztapiderekin batera.
Bestalde, zazpi liburu idatzi ditu, bertsularitza gaiaren inguruan.
Bertsulari gazteei...
Gazte maiteak berak dituzte jakindurizko hegoak...
Nere partetik opa dizkiet danai zorion beroak !
Gaztetasunak ihes eginda kolokan gaude lengoak...
Jaungoikoari esker ordea badatoz ondorengoak !