Fernando Amezketarratik Andoni Egañaraino
Gipuzkoa da, oroz gainetik, bertsulari gehien eman dituen lurraldea eta Fernando Amezketarra (1764-1823) ezagutzen dugun lehen bertsulari gipuzkoarra da.
Zizurkileko Otaño sendian bederen hiru ziren, eta Pedro-Mari hirugarren aldikotz Ameriketara joan zelarik, jendea, ehunka, Pasaiako kaia bazterrean bildu zen haren azken bertsuen entzuteko eta hari esker onen emateko.
Nola ez aipa ere Koxe Lizaso, Lazkano, Mitxelena, Lasarte, Aguirre, Lazkaotxiki, Garmendia, Gorotxategi, gerra zibilaren ondotik, batzuetan zentsurari buru eginez, anitz bertsu eman dituztenak, Basarri eta Uztapide bikote ezin bereiziarekin batean.
Gizon guzi horien artean, emazte bakar bat iritsi da goi mailara : Maialen Lujambio Hernaniarra.