Kepa ENBEITA (1878-1942)
Bizkaiko bertsularitzaren gailurra dugu, Muxikako Kepa Enbeita "Urretxindorra".
Bertsulari zorrotza eta gozoa. Abertzale eta euskaltzale sutsua. Euskal Herri osoan bertsu kantatzen ibilia. Zortzi haurren aita.
Osasunak ez zion laguntzen eta anitz sufritu zuen.
Omenaldi asko egin zitzaion, bera bizi zela ere, Eibarren, Bilbon eta beste.
Haren familia beretik datozkigu : Balendin, Jon eta Abel.
Behi zaharraren ametsa
Atzo goizian amets ein nuan : ai, ha zan amets eztia !
Ikusi neban bel nabar haundi eta ganera luzia.
Euskalerrian muturra daula ta Madrilen errapia :
Hemen jan ta jan, ta han zirri-zarra erasten esne guztia !
Beien aurrian euzko mutil bat errimia ta gaztia,
esku batian makila dauia ta bestian idazkia.
Idazki hartan idazkun hauxe : "Kendu bel boni askia,
emon egizko gosia, hauxe dalako lotsabakoai, ein biar jaken gauzia