Xabier AMURIZA (1941 - )
Zornotza-Etxano herrian sortua.
Apez egin ondoan, sei urte Zamoran preso egona.
Geroztik beste bi aldiz gartzelaratua. 1980.an ezkondua.
Bi Bertsulari Txapelketa Nagusi irabazi ditu : 1980.koa eta 1982.koa.
Kazetagintzatik bizi izan da, orain, irakasle delarik. Nobela eta Saia-kera liburuez beste, bertsularitzaz ikerketa sakonak egin ditu.
Aita nuen nik umoretsua, inoiz geza ta gazia,
Harek agertu zidan bidea, baitzen bertsoz ikasia ;
Oi ene aita, nire egunak ere aurrera doaz ia,
Baina zugandik hartua baitut bertsotarako grazia,
Nik egingo dut arbola haundi zuk emandako hazia !