Euskal literaturan
Bernard Detchepareren Linguae Vasconum Primitae (1545) euskarazko lehen liburuko olerkien neurtizkerak bertsularitzaren teknikak oroitarazten ditu.
XVII. mendean, bi euskal idazlek bederen bertsugile batzuen presentzia aipatzen dute.
Allande Oihenart-ek idazten duelarik : "Poesiak Euskaldunak tirriatzen dituela" bertsularitza dauka gogoan, noski. Eta Ziburuko Joanes Etxeberri apezak, 1627an, bere "Manual Devotionezkoa" bertsu batekin hasten du.
XVIII. mendean, erran dezakegu Baxterretxea, Meagher, Robin, Salvat Monho idazleen obretan bertsularitzaren eragina sentitzen dela, bertsulariak zirela ez baldin badute deblauki aitortzen ere. Eta Pedro-Ignacio Barrutiaren antzerkian, bertsulari bat "sartzen" da.