Zortziko handia eta Zortziko txikia
Bertsulariek gehien baliatzen dituzten neurriak "Zortziko
handia" edo
"Zortziko txikia" dira, bertsuak 4 neurtitz dituelarik.
Zortziko handia
Zortziko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.
Manex gaztea lerden ederra eskuan mizpir makila
Ma-nex gaz-te-a / ler-den e-de-rra
/ es-ku-an miz-pir ma-ki-la
1 2 3
4 5 / 6 7 8
9 10 / 1 2 3
4 5 6 7 8
Manex gaztea, lerden ederra, eskuan mizpir makila,
Zuberoako mendi mendian dabil kasko goren bila...
Leize zilorat lerratu eta, gelditu da seko hila !
Horra zergatik, pena dolorez, mintzalu zaigun ezkila.
Zortziko txikia
Zortziko txikiak aldiz 13 silaba ditu eta
etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.
Zer-ga-tik a-ri zai-gun / ni-ga-rrez ez-ki-la
1 2 3 4 5
6 7 1 2
3 4 5 6
Zergatik ari zaigun, nigarrez ezkila ?
Manex gazte lerdena, eskuan makila
Mendiz mendi dabil, kasko goren bila
Zilorat eroririk, gelditu da hila !