Doinua
Bertsulariak beti doinu ezagun batean a capella kantatzen du eta bere obra abesten duen artean sortzen du.
Munduan zehar ezagutu diren beste inprobisatzaile gehienek musika-tresnaren baten laguntzaz ari dira, Kuban, Mexikon, Kolonbian edo Mallorkan bezala. Euskal Herrian bertsulariak musika-tresnarik gabe kantatzen dute.
Doinuak gaiari egokitua izan behar du (tristea, alaia, etab.). Baina bereziki erritmoak inposatu egiturarekin bat egin behar du.
Adibide honetan, inposatu erritmoa Zortziko Handia da. Horrek erran nahi du bertsu lerroak 18 silaba dituela, bi etenekin: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena hamargarrenaren ondotik.
Ma-nex gaz-te-a / ler-den e-de-rra / es-ku-an miz-pir ma-ki-la
1 2 3 4 5 / 6 7 8 9 10 / 1 2 3 4 5 6 7 8
Baina bertsua egitean, bertsulariak silabak ez ditu kontatzen : badaki hautatua duen doinuak inposatu bertsu lerroaren erritmoa naturalki segitzen duela. Horregatik, doinuaren hautaketa biziki garrantzitsua da.
Normalean, doinuaren nota bakoitzari silaba bat dagokio. Baina batzuetan, arau hori ez da errespetatzen, musikaren ala bertsuaren edertasunarentzat, edo ezinbestekoa delako, ondoko adibideak bezala.
Hitzak eta musika
Hitzak doinuarekin joanarazteko, bertsulariak "fantasia" batzu egin ditzake :
Silaba baten kentzea hitz baten hasieran edo bukaeran :
- "mazte" "emazte"-ren ordez
- "itxur ederra" "itxura ederra"-ren ordez
Silaba baten gehitzea hitz bukaeran :
- "hortarikan" "hortarik"-en ordez
- "Senperereren omena" "Senpereren omena"-ren ordez
Moldaketak egin daitezke doinua bertsuaren erritmoari egokitzeko eta bertsuaren erritmoa doinuari egokitzeko :
- testua laburregi baldin bada, silaba bat bi notetan kantatua izan daiteke.
- biziki luzea delarik, apainketa nota batzu gehituak dira.
Doinu bakoitzak bere funkzioa du. Melodiak aldatu dira garaien arabera. Horrela, doinu berriak sortzen dira etengabe. Xenpelar betsularitzaren dokumentu zentroak doinutegiaren datubasea sortu du. Hona amodiozko gaia kriterioetan hautatu ondoan, doinuen zerrenda luzea...