Ditxolaria eta koplaria
Ditxo, zirto ala kopla, forma hauen arteko berezitasuna aztertzera goaz.
Ditxolariak, zirtolariak edo testulariak bat-bateko erantzuna eman dezake, azken silaban solaskidearen esaldiaren azken silabaren soinu berdina erabiliz.
Adibidez: "Erosi diat, to, astoa...". "Beharko duk beraz lastoa !"
Euskaldun zaharrek, eta gaur egun jende anitzek elkarrizketa modu hori oraino gustoko dute.
Koplarekin, beste bi faktore berri agertzen dira : kantua, eta beraz erritmoa edo neurria. Kantatzeko, neurria beharrezkoa da eta horren ukaiteko, esaldi bakoitzak silaba kopuru bera ukan behar du.
Baina beste zerbaitek desberdintzen du kopla ditxoarengandik. Ditxoarentzat, normalean bi pertsona beharrezkoak dira batek besteari erantzuten baitu. Gainera, biak ditxolariak baldin badira, elkarrizketa guzia errimatua izan daiteke (baina ez kantatua).
Koblaria bakarrik ari da. Berak egiten eta kantatzen ditu errimak edo koblaren bi puntuak. Koblaritzak, maizenik, bi edo hiru oineko errima dauka. Luzaz koblaritza arras zabaldua izan da Euskal Herrian. Gaur egun, eskea egiten den kultura animazioetan baliatzen da : Eguberri bezperan, Urtezaharrez, Santa Agadan, etab.
Bestalde, trikitilariek koplak biziki gustoko dituzte.
Aipatu behar da Xiberoko pastoralen testuak anitzetan bi koplaz osatu laukoz eginak direla.