Bertsuaren arauak
Bat-bateko bertsuaren sorkuntzaren prozesuak doinua, neurria, errima baina oroz gainetik proposaturiko gaia zehazki lantzea eskatzen du.
"Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak", Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren liburan irakur dezake: "Paradoxa badirudi ere, bat-batean aritzea oso ongi planifikaturiko ekintza da bertsolariaren kasuan. Aldez aurretik trebatu da une jakin batean sor daitezkeen antzeko egoeren aurrean bat-bateko erantzun bat emateko. Bat-bateko bertsogintzaren arauak bereganatu ditu oso (doinuak, errimak, neurriak…) eta bereganatze horren ondorioz zenbait arau galera eta zailtasun gertatu beharrean, askeago sortu ahal izateko erabiliko ditu. Ohitu da inguruko orori begia eta belarria itsasten, ikusia eta entzuna buruan gorde eta buruan ordenatzen, bat-batean aritu behar duen unean baliagarri gerta dakion".
Sorkuntzaren estrategia eta teknika
Bertsulariak gai bat entzutearekin bere burua lanean jarriko du lehenik bertsuaren bukaerari pentsatuz. Kolpea emaiten du azken hitza botatzean. Hor aurkitzen da bertsuaren eraikiduraren berezitasuna eta arte honen aparteko estrategia.
Bertsugintzaren gutxieneko arau teknikoak hauxe dira : kantatzen, errimatzen eta neurtzen jakitea. Gehienik erabilitako formak bertsuaren metrikaren eta erritmoaren ikuspuntutik erakutsiko ditugu. Ezinezkoa da erritmoaren hautatzea doinuarekin.
Ildo honi datxikola, beste bi inprobisatzaile mota aipatzea merezi du: