Asian

Mendebaldeko Asian, inprobisaketak bereziki Afghanistanen egiten ziren, eta gaur egun oraino biziki arrakastatsua den "Zakne" kantua, Mira deitu analfabeto batek inprobisatu zuen.

Jean Ithurriague-ren liburuan (Baionako Euskal Museoko Zaintzale ohia, "Un peuple qui chante : les Basques" liburuaren egilea. 1947, Edimpress Argitaletxea, Paris. Agortua), irakurtzen dugu "errusiar folkloreak" bere aldetik, inprobisatu olerki eta kantu anitz badituela. Sobolievski-ren liburuak berak 4772 testu jasotzen ditu, eskualde ezberdinetan bildu kantu bildumak kontatu gabe.

Souleinan Stalskik zeresan handia eman zuen 1934an, Maxime Gorkik ahozko poesiaren eta gizon-emazteen jardueraren arteko harremanei buruzko txosten biziki bitxia irakurri zuen idazle batzar batean.  Eskolarik gabeko gizon zahar bat zen. Bere bertsuak hain onak izan dira non Gorkik "XX. mendeko Homero" izendatu zuen.

Jean Ithurriague, bertsulari batzuek asmatu Tsastouchki kantuetaz ari zaigu ere. Bertsulariek "mila maneraz moldatzen eta berritzen dituzten formula arruntak baliatzen dituzte. Adibidez, lauko zahar baten lehen bertsuak gogoz ikasten dituzte eta hiru bertsu berri gehitzen dizkiete, errima gutxi gorabehera errespetatuz".

Gai anitz izan daitezke Tsastouchki-etan eta aipatu behar da dantza batez lagunduak direla, honek kadentzia eta erritmoa ematen dielarik.