Afrikan, Hego eta erdialdeko Amerikan
Madagaskarren, Kuban, Brasilen edota Argentinako Tierra del Fuego eskualdean, bertsularitzaren aztarna batzu atxeman daitezke.
Bere idazkietan, Henri Basset-ek inprobisaketa kasu anitz aipatzen ditu "musika edo zehazkiago kantua beti biziki gustuko ukan duten" Berbereen herrialdetan.
Olerki anitz, edozeinek momentu jakin batean, kantatu dantza denboran inprobisatu zati biziki laburrez osatuak dira.
Emazteak ere biziki trebe dira hortan, "izian" batzu sortzen dituzte gizonen zorroztasun eta bizitasun berarekin. Gaur egun oraino, bertsutan ari dira Saharan bizi den eta Berbertarra den Tuareg-en herri ibiltarian.
Jean Ithurriague-ren liburua irakurriz, (Baionako Euskal Museoko Zaintzale ohia, Un peuple qui chante : les Basques liburuaren egilea. 1947, Edimpress argitaletxea, Paris - agortua) jakiten dugu inprobisatzaile arabiarretan Kansa dela famatuena. Bi anaia galdurik, 20 urtez olerki bat inprobisatzen aritu da desagertuen omenez. Goiz batez, Omar buruzagiak deitu zuen eta bere eresi baten errepikatzea galdetu zion. Kansak erantzun zion : "Ez dut errepikatuko, berri bat eginen dut". Eta hori egin zuen.
Kartografia
Hego Amerika
- Ekuador
- Peru
- Brasil
- Txile
- Argentina
Erdialdeko Amerika
- Mexiko
- Dominikar Errepublika
- Puerto Rico
- Panama
- Kolonbia
- Venezuela
Afrika (Ipar-mendebaldea)
- Saharako basamortua
- Kanariak
- Azore uharteak
- Cabo Verde
- Mauritania