Bertsularitza
Euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetariko bat. Bat-batekoan ala idatziz, ostatuan, plazan edo txapelketetan, bertsulariak inprobisatzen du proposatua zaion gaia landuz, doinuari segituz eta errimak errespetatuz.
Beste herrialde batzuetan desagertzear dagoen ohitura zahar honek Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du batez ere txapelketen sortzearekin XX. mendean, eta 1980. hamarkadatik transmisioa segurtatua izan delarik bertsu-eskolen bidez eta saio antolaketen sustatzearekin.
Bertsularitzaren bilakaerak erakusten du arte honek garatzen eta kodifikatzen jakin duela.
Bultzada handi bat ezagutu du horrela bertsularitzak Euskal Herrian eta gogoan ditugu oraino bertsulari ospetsu batzuen izenak.
Hauen ondotik, XXI. mende hastapen honetan, belaunaldi gazteak jarraitzen du berea ekarriz.
Transmisiotik eta tradiziozko saioetatik at, sorkuntza eremutan dabil bertsularitza uztartu nahian beste arte motekin (dantza, musika). Bertsularitza garai modernoetan ongi txertaturik dagola adiearazle!
Zonbait baliabide
Zer da bertsularitza?
Bertsularitza nazioartean ezagutzera emateko xedea duen ikus-entzunezkoa da "What is bertsolaritza?". Bertsularitzaren testuingurua azaldu eta bere deskribapena egiteaz gainera, bertsuaren sormen prozesua bera ere azaltzen du 20 minutuko ikus-entzunezkoak.
"Bertsolaritza"
Etxepare Institutuak Joxerra Garziak (idazlea, kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea) idatzitako "Bertsolaritza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, gazteleraz eta inglesez. Dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Bertsulariei hitza
Bertsularitzaren munduko Ipar Euskal Herriko hainbat eragile (bertsulariak, ikerlariak, gai-emaileak, antolatzaileak...) elkarrizketatu ditugu azken urte hauetan. Elkarrizketa horien artxiboak zure esku daude.
Gehiago jakin
- Bertsularitzaren historia
- Ipar Euskal Herriko bertsularitza (Lapurdi, Baxe Nabarre, Xiberoa, Bertsularien Lagunak, Xilaba xapelketa)
- Bertsularia eta emaztea bertsularitzan
- Bertsuaren arauak (doinua, neurria, errima, ditxolaria eta koplaria)
- Saioak eta txapelketak
- Ahozko inprobisazioa munduan gaindi
- Baliabide nagusiak
- Bibliografia