"Euskal etnopoloa" labelaren baitan, Euskal kultur erakundeak ondarearen eta sorkuntzaren arteko harremana galdezkatzen du. Clarenza kultura zentroarekin partaidetzan, Zapat(h)ari deitu ikerlari/artista egonaldiak zientziak eta artea uztartu ditu 2019tik 2021era, Hazparneko iragan industrialaren inguruan. Polo Garat argazkilari zuberotarraren lanaren ezagutzeko parada emanez.
Lan horren emaitza 2021eko udazkenean aurkeztu zuen Hazparneko mediatekan.