Patxi Beltzaiz

Patxi Beltzaiz

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022

  • Patxi Beltzaiz
  • 2022-11-26

Euskal kultur erakundeak eskaturik Iparraldean iragan diren 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hiru saio segitu ditu Patxi Beltzaiz (1973, Baiona) argazkilariak. Bere argazkiek saioen alde gorde eta ezezaguna islatzen dute, kultura gertakari horien antolaketa ahalbideratzen duen ahalegin kolektiboa nabarmenduz, bertsolari gazte bolondresen ekarpena agerian utziz.

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022an itzuli da. Alabaina, orain arteko azkena 2017an izan zen. Irailaren 24tik abenduaren 18ra, Bertsolari hoberenak Euskal Herri osoko toki ezberdinetan elkartzen dira. Hiru hitzordu izan dira ipar Euskal Herrian. Lehena Gotaine-Irabarnen (Xiberoa) urriaren 1.ean, finalaurreko lehen itzuliko saio bat Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) urriaren 29an eta finalaurreko bigarren itzuliko saio bat Baionan (Lapurdi) azaroaren 26an.

Kadira ezartzea herriko gelan, Gotainen © Patxi Beltzaiz
Kadira ezartzea herriko gelan, Gotainen © Patxi Beltzaiz

Euskal kultur erakundeak eskaturik, ipar Euskal Herriko hiru saioetan izan naiz, eta bereziki hiru egun horien antolaketa jarraitu dut.

Autoantolaketa bat da, goizetik hasten dena hogei bat laguneko talde batekin, horietan Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko bolondresak edo Lankuko nahiz Bertsoa.eus-eko teknikariak.

Eszenatokiko argien doitzea © Patxi Beltzaiz
Eszenatokiko argien doitzea © Patxi Beltzaiz

Saioak egin ahal izateko, lehenik eszenatokia muntatu behar da, argiztapen eta soinuarekin, ehunka kadira ezarri behar dira, kamerak lotu… Eguerditan, sagarno eta arno botila batzuz lagundu bazkaria prestatu behar da.

Eguerdiko bazkaria bolondresentzat, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz
Eguerdiko bazkaria bolondresentzat, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Ondoren, bertsolariei, epaileei eta gai-emaileari ongi etorria egiten zaie. Publikoa heldu da, txartelak kontrolatu behar dira, xehetasunak eman…

Txartelen kontrola Gotaineko herriko gelako sartzean © Patxi Beltzaiz
Txartelen kontrola Gotaineko herriko gelako sartzean © Patxi Beltzaiz

17:00ak dira, saioa has daiteke.
20:00ak aldean, dena erabakia da, eszenatokia desmuntatu eta gela altxatu behar da.

Amets Arzallus Antia bertsolaria bertsoa bota ondoan, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz
Amets Arzallus Antia bertsolaria bertsoa bota ondoan, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz


Gazte anitzek parte hartzen dute Bertsolari Txapelketa Nagusiaren antolaketa ahalbideratzen duen ahalegin kolektibo horretan. Sostengu aktiboa ekartzen duten horiek bertsolariak dira ere, baina egun horretan gertakari baten antolaketan parte hartzen dute beste bertsolari batzuentzat.

Kadiren altxatzea saioaren ondotik, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz
Kadiren altxatzea saioaren ondotik, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Nere aldetik, egun horietan ezagutu ditudan pertsona guziak eskertu nahi ditut eta bereziki Ortzi Idoate, tolerantzia handia erakutsi baitu nerekiko. 

Patxi Beltzaiz

Argazki galeria

Eszenatokiko argien doitzea, Lauga gelan, Baionan © Patxi Beltzaiz

Teknikarien kamioiaren deskargatzea, Baionan © Patxi Beltzaiz

Kadiren ezartzea herriko gelan, Gotainen © Patxi Beltzaiz

Eszenatokiko argien doitzea © Patxi Beltzaiz

Eszenatokiaren muntaketa, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Eszenatokiaren muntaketa, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Eszenatokiaren muntaketa, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Eszenatokiaren soinuztatzea, Gotaineko herriko gelan © Patxi Beltzaiz

Ortzi gurutzefikatua, Gotaineko herriko gelan © Patxi Beltzaiz

Pilotakada batzuk eszenatokiaren muntaketa denboran, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Bideo transmisioaren instalazioa Bertsoa.eus eta EITB-rentzat, Gotaineko herriko gelan © Patxi Beltzaiz © Patxi Beltzaiz

Soinu probak, Baionako Lauga gelan © Patxi Beltzaiz

aioaren azken probarentzat bertsolariak isolatuak egonen diren Ganbara, Baionako Lauga gelan © Patxi Beltzaiz

Eszenatokia bertsolariak heldu aitzin, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Bazkariaren prestaketa bolondresentzat Baionan © Patxi Beltzaiz

Eguerdiko bazkaria bolondresentzat, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Eguerdiko bazkaria bolondresentzat Baionan © Patxi Beltzaiz

Bolondres taldearen informazio bilkura, Baionako Lauga gelan © Patxi Beltzaiz

Amets Arzallus Antia bertsolariak eszenatokia deskubritzen du Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariak eszenatokia deskubritzen du, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Txarteldegia, Gotaineko herriko gelan © Patxi Beltzaiz

Publikoaren heltzea Lauga gelaren aitzinean © Patxi Beltzaiz

Txartelen kontrola Gotaineko herriko gelako sartzean © Patxi Beltzaiz

Txartelen kontrola Donibane Garaziko Jai Alaiko sartzean Jon Maia bertsolarientzat © Patxi Beltzaiz

Harrera Gotaineko herriko gelako sartzean © Patxi Beltzaiz

Publikoa saioa hasi aitzin, Gotaineko herriko gelan © Patxi Beltzaiz

Maialen Berra Zubieta epailea saioa hasi aitzin, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Zihara Enbeita Gardoki gai-emailea eta bertsolariak eszenatokira hurbiltzen dira, Baionako Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Nerea Ibarzabal Salegi eta Unai Agirre Goia bertsolariak buruz buru, Baionako Lauga gelan © Patxi Beltzaiz

Bertsozale gazteak saioa arreta handiz entzuten ari dira, Baionako Lauga gelan © Patxi Beltzaiz

Nerea Ibarzabal Salegi bertsolaria Ganbarako probaren denboran, Gotaineko herriko gelan © Patxi Beltzaiz

Amets Arzallus Antia bertsolaria bertsoa bota ondoan, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Epaileek Ganbarako probaren emaitzak ematen dituzte, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Nerea Ibarzabal Salegi saioa irabazi berritan, Gotainen. © Patxi Beltzaiz

Oihana Iguaran Barandiaran saioa irabazi berritan, Baionako Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Nerea Ibarzabal Salegi saioa irabazi berritan, Baionako Lauga gelan © Patxi Beltzaiz

Ane Labaka Mayoz eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariak saioko hirugarren postuan bukatu duen Beñat Gaztelumendi Arandiarekin solasean, Baionako Lauga gelan © Patxi Beltzaiz

Eszenatokiaren desmuntaketa, Gotaineko herriko gelan © Patxi Beltzaiz

Kadiren altxatzea saioaren ondotik, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Gehiago jakin

Erreportaje gehiago

Erreportaje gehiago